Oinarri-arauak

PROPOSAMENA
2 de Mayo Kultur Elkarteak bertan ospatzen den azokarako eta Maiatzaren 2ko Larunbatetarako, kalea estaltzeari irtenbidea topa nahi dio, hala nola kanpoaldean antolatzen diren ekintza kulturalak era egokian isolatu, soinuz hornitu eta argiztatzeko.

Behar honi erantzuna emateko arkitektura iragankorreko proiektuen lehiaketa ospatuko da, bide batez, administrazioak lan horren egikaritza bere gain har dezan.

HELBURUAK
Sormendun irtenbideak hautatzea: ipintzen eta kentzen errazak, merkeak, araubideari men egingo dietenak eta hirigintza esparruko gabeziak aintzat hartuko dituztenak, estetikoki erakargarriak eta interesgarriak.

KONTZEPTUA
Arkitektura iragankorraren xedea hiriaren barrendegi zehatz batean esku hartzea da, iragankorrak diren eraikuntza-lan eta instalazioen bidez, hau da, behin behinekoak, honako gakoei irtenbide eskaintzen dizkietenak: eurirako babesari, argiteriari, soinuari eta irudiari.

Ezaugarri hauetako lehiaketak hiritarrek, arkitekto, diseinatzaile, aparejadore eta ikasleekin elkarlanean, kultura eta artearekin lotutako pertsonekin, gizartearen eta arkitektura modernoarekin loturak ezar ditzaten ahalbidetzen du, bide batez, hirigintzazko arazo berriei artea erreminta moduan erabiliz irtenbidea ematearen beharra igorriz.

KOKAPENA
Bilboko Maiatzaren Bia kalea, aldirietako kaleetara zabaltzeko aukera aintzat harturik (San Frantzisko, Lamana eta Castillo Generala, Hernani, Bailen…)

LEHIAKETA MOTA
Arkitekturaren esparruko ideien lehiaketak epaimahaiaren parte hartzea izango du, modu irekian, anonimoa eta fase bakarrekoa. Espainiako eta atzerriko profesionalek har dezakete parte, indibidualki edo diziplina anitzeko taldeak osatuz.

Oinarri-arau hauetan zehaztutakoaren arabera, irabazle irteten den parte hartzaileari proiektuaren erredakzioa lanak (oinarrizko proiektua eta gauzatze-proiektua) eta obra-zuzendaritza egotzi ahal izango zaizkio.

LEHIAKETAREN ANTOLAKETA
Lehiaketari dagokion postatrukera Lehiaketaren Idazkaritzari zuzenduko zaio, datuak honakoak izanik:

• E-posta: arquitecturasefimeras@gmail.com
• Web orrialdea: http://www.arquitecturasefimeras.com
• Dokumentazioaren entregarako helbidea:
Bilboko Artelan Berreginen Museoa, Conde de Mirasol kalea, 2. 48003. Bilbao.
Ordutegia: 8etatik 15ak arte.

LEHIAKIDEAK
Teknikoki gaitua den pertsona orok har dezake parte (arkitekto, diseinugile, arkitekto tekniko) aintzat hartuz irabazleak diseinuaren erredakziorako eta obra-zuzendaritzarako arkitekturako tituluduna izan beharko dela, edota horren jabe den profesional batekin lankidetzan aritu beharko dela.

Eskatutako baldintzak biltzen dituztenak indibidualki edota diziplina anitzeko taldetan bilduz har dezakete parte; bestetik, baldintza berdinetan pertsona juridikoak aurkez daitezke, haien helburu sozialek lehiaketarenarekin bat egiten duten heinean, eta talde zuzendaria edo obrak zuzentzearen arduraduna arkitekto den neurrian.

Espainiar eremuan jarduteko legalki gaitutako tituludun izango dira dagokion tituluaren jabe direnak, agiria espainola izanik edota legalki onartua (Europar Batasunekoaren kasuan) edo agiri espainolarekin homologatua denean.

Parte hartzaile bakoitza talde bakar bateko kidea izango da, titular moduan edota laguntzaile gisa, eta proposamen bakarra aurkeztu ahal izango du.

EGUTEGIA
·Lehiaketaren hasiera: 2008ko abenduaren 13an.
·Argibide-eskaeren onarpen epea: 2008ko urtarrilaren 30a bitartean.
·Argibide-eskaeren erantzun epea: 2009ko urtarrilaren 31 bitartean.
·Lanak jasotzea: 2009ko otsailaren 28a bitartean.
·Hautatutako proposamenen erakusketa: 2009ko martxoaren 15etik 31 bitartean.
·Epaimahaiaren azken epaia eta emaitzen berri ematea: 2009ko martxoaren 30ean.

Dokumentazioa honako eran aurkeztuko da Lehiaketaren Idazkaritzan:
• Eskuz, Lehiaketaren Idazkaritzaren ordutegian.
• Postaz edo mezularitza bidez, pakete itxi batean, Idazkaritzara bidaliko dena, oinarri arauetan azaltzen den helbidera. Onartuak izango dira posta zerbitzu ofizialera (Correos) edo mezularitza bidez Lehiaketaren Idazkaritzara iristen diren proposamenak, aurkezpen epemuga amaitu eta HAMAR egun natural igaro ostera arte, baldin eta honako bi egoerak ematen badira:
• Dokumentuen igorpena epemuga baino lehen egin bada posta ziurtatu bidez;
• Igorpena epemuga aurretik jakinarazi bada fax, telegrama edo posta elektroniko bidez, identifikazioa posible egingo duen erreferentzia zenbaki batekin.

Behin epe hori amaitzean, jasotako lan kopurua eta horien lema zehaztuko duen akta jasoko da.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

PANELAK: DIN-A1 (594x840mm) tamainako panel 2 aurkeztuko dira gehienez, zentzu bertikalean, luma-kartoizko xafla arinetan taxutuak, proposamenaren zehaztapenak azalduko dituen beharrezko dokumentazio grafikoa barne izango dituena. Zehaztutako eskalan irudikatuko dira planoak.

Lehiakideak aske izango dira euren proposamena hobekien irudikatzen duen errepresentazioa hautatzeko, eta komenigarria da lehiaketaren xede den eremua irudikatuko duen osoko-planta gehitzea.

Planoak zehaztutako eta erabilera arrunteko eskala batean irudikatuko dira eta eskala grafikoa gehituko da. Proposamena azalduko duen perspektiba, infografia edo bestelako adierazpen grafiko erabili ahal izango da, hala nola maketen argazkiak (maketarik ez, ordea) eta ez da ondorengo puntuan azaldutakoaz gain dokumentazio gehiagorik onartuko.

MEMORIA: Idatziriko txostena (gehienez 3.000 karaktere A4 tamainako orrialdeetan) egindako proiektuaren deskribapenerako azalpenak argitzera etorriko diren eskemak barne sar daitezkeelarik. Honako agirian obren aurrekontua justifikatuko duen memoria laburra gehituko da.

DOKUMENTAZIOA CD EUSKARRIAN: panalez gain, bestelako kartazal batean gehituko da:
-Panelen irudikapena .jpg bi fitxategietan. Fitxategiak lemarekin eta panelen ordenarekin izendatuko dira. Ganorazko tamaina izan dezaten bilatu beharko da (bakoitzeko 5MB baino gehiago ez), baita erresoluzioari dagokionean ere (aholkatzen den gutxiengoa 300 dpi-koa).
-Memoriaren kopia .doc formatuan.
-Argazkiak, argazki-muntaiak, bideoak eta bestelako ikus-entzunezko bitartekoak egileak ebatziko balu proiektuaren ulerpenerako lagungarri izango direla.

Fitxategiak erabiliko dira etorkizuneko publikazioetan eta proposamen guztiak barne hartuko dituen CD batean, epaiaren aurretik epaimahaikideei banatu ahal izateko. CDa identifikazio gutun-azalean sartzea ekidin behar da, bestela ez baita irakurria izango, lehiakideen anonimotasuna urratuko bailitzateke. CDa identifikazio kartazalean aurkeztuko balitz Epaimahaiak bileren aurretik dokumentazio grafikorik ez jasotzea ekarriko luke.

IDENTIFIKAZIORAKO GUTUN-AZALA: lehen panelaren atzealdean itsatsirik identifikazio kartazala entregatuko da, kanpoaldean lema daramala, eta parte hartzaileen e-posta eta erredakzio taldearen (laguntzaile eta egileak) harremanetarako datuak bilduko ditu.

ANONIMOTASUNA

Parte hartzaileek era askean aukeratutako lemapean aurkeztuko dira lanak, formaturako mugarik gabe eta dokumentu guztietan agertuko dena, Epaimahaiak era anonimoan aztertu ahal ditzan.

Identifikaziorako kartazalaren kanpoaldean era argian azalduko da proiektua saritua izango ez balitz anonimotasuna mantentzeko nahia balego, bai erakusketa publikoan eta baita paperezko edo web euskarrian.

SARIAK
Sariak honakoak izango dira:
Lehenengo saria: 3.000 euro
Aipamen berezi 2: Epaimahaiak 2 aipamen berezi esleitu ahal izango ditu hala merezi duten proiektuak daudela ebatziko balu, trukean inolako diru saririk eman gabe.

LEHIAKETAREN AZKEN EPAIERAKO JARDUNBIDEA
Proposamen guztiak jaso eta bosgarren egunean, epaimahaikideen eskura egongo dira panelak, hauek aztertzeko behar beste denbora izango dutelarik. Epaimahaikide guztiei epe berean bidaliko zaie lehiakideek igorritako proiektu guztiak barne hartuko dituen CDa.

Epaimahaikideek adostuko duten epemugan osoko bilkura antolatuko da, epaia eztabaidatzearren.

Bestelako erabakiren aurretik, proposamenen onarpen edo errefusa eztabaidatuko da.

Proiektuen hautaketa eztabaida eta errefusen itzuli jarraituen bidez egingo da. Epaimahaiak saritutako proposamenak izendatzeko arrazoiak aipatuko ditu, akta bidez jasoak izango direnak. Aktan ere jaso ahal izango da proposamenen kanporatzearen gainean eztabaida jarraitua balego. Epaimahaikideren batek hala ebatziko balu banakako botoa eman ahal izango du.

EBALUAKETA IRIZPIDEAK
·Proposamenen kalitatea eta bideragarritasuna.
·Espazio interesa eta hiriko interesa.
·Komunikazio gaitasuna.
·Instalazio eta kentze prozesua erraztuko duten lehengaien erabilpena.
·Eragiketaren buruaskitasuna, iraunkortasuna (gutxienez 3 urterako), mantentze lana eta segurtasuna.
·Bitartekoen ekonomikotasuna.
·Biltegiratzeko erraztasuna eta ingurugiroarekiko jasangarritasuna.

EPEIMAHAIA
• Epaimahairen lehendakaritza 2 de Mayo Kultur Elkarteak izendatua izango da.
• Asier Santas Torres Jauna eta Luis Suarez Mansilla Jauna, 2 de Mayo Kultur Elkarteak gonbidatutako itzal handiko arkitektoak.
• Bada, Jose Ramon Bañales Urkullu, artegile eta Bilbo Zaharra auzoko mugimenduekin kolaboratzaile aktiboa. http://www.dkmuralismo.com

Epaimahaiak bere lana egin dezan, saio guztietan kideen erdia gehi baten presentzia beharko da, beharrezkoa izanik haien artean gutxienez aldez aurretik aipatutako arkitekto prestigiodunetako bat egotea.

Epaimahaiaren osaketa ekitaldian kideek aitortuko dute lehiaketan izen emandako parte hartzaileekin inolako bateraezintasunik ez dutela. Bateraezintasunik emango balitz, epaimahaikide horrek bere jarduna eten beharko du, quoruma ezartzeko orduan aintzat hartuko litzatekeena.

JABETZA INTELEKTUALEKO ESKUBIDEAK
Egileek aurkeztutako lanen jabetza intelektuala mantenduko dute, eta ezin izango dute proiektua beste helbururen batekin erabili, ezta txapeldunek ere, ez eta egileak eurak ez diren beste Arkitekto edo profesionalen proiektuetan erredakzio material gisa erabili ere ez.

Lehiakideek 2 de Mayo Kultur Elkarteari esleituko diote lehiaketaren eta emaitzen publikotasunaren xedeari dagozkion ustiapen eskubideak, hala nola lanen argitaratzea, liburu euskarriko edizioa eta aurkeztutako lanen erakusketa, nahiz eta saridun izan ez diren lehiakideek hala eskatu badute, anonimotasuna gorde ahal izango duten.

Proiektu txapeldunaren Jabetza Intelektualeko Eskubideei jarraiki, 2 de Mayo Kultur Elkarteak konpromisoa hartzen du obren zuzendaritza proiektu irabazlearen egilea ez den bestelako teknikariri ez egokitzeko, fase hori proiektuaren erredakzioarekin batera agindua izan behar delarik. Proiektua ezingo da moldatua edo esleitua izan haren egile Arkitektoaren baimen espresik gabe.

ERAKUSKETA
Behin aukeraketa amaitzean, 2 de Mayo Kultur Elkarteak hautatutako proiektuen erakustaldia antolatuko du Bilboko Artelan Berreginen Museoan.

Aurkeztu eta onartutako lan guztiak publikoki erakutsi ahal izango dira eta berton jasoak erakustaldiaren amaiera arte. Erakustaldiaren berri parte hartzaile guztiek izango dute, irabazle suertatu ala ez.

Egileen izenak publikatuak izango diren bestelako argitalpenetan ere ager daitezke.

Parte hartzaileek euren lanak publikatuak izatearekin ezadostasuna ager dezakete saridunak ez diren kasuan, horretarako identifikaziorako gutun-azalean azalduko dute aipatutakoaren oharra.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: