AKITEKTURA IRAGANKORRA

Iragankor hitzak bizi laburra duen horri egiten dio erreferentzia, dituen beste adieren artean hara honakoa: egun bakarrez baino irauten ez duena. Desmuntagarria den eraikuntza oro, iragankorra da beraz. Era honetako eraikuntzak gerizpe izan ohi dira epe zehatz baterako eremu publikoetan kokatzen diren espazioentzat. Arkitektura modernoan eraikuntza modalitate hau industria iraultzaren garaian hasi zen erabiltzen Ingalaterran, Joseph Paxton arkitektoak zein beste hainbatek, aurrerakuntza teknologiko azpimarragarriak lortu zituzten. Frantzian ere, XIX. mendearen amaieran eraikuntza desmuntagarrien adibide esanguratsuak topa ditzakegu, haien artean Gustave Eiffelek egindakoak. XX. mendean pabiloi desmuntagarrien teknologiak aurrerakada nabariak bizi izan ditu, ehunduren eta are arinagoak diren egiturazko elementuen inguruko ikerkuntzari esker, hala nola tensegrity kontzeptuaren agerpena dela bitarteko. Garapen horren eragile esanguratsuenen artean Buckminster Fuller, domo geodesikoaren sortzailea, eta Frei Otto, olan bidezko egiturak garatu zituena ditugu aipagarri.

Nazioarteko azokak dira arkitektura iragankorreko ideiak maizen arakatuak izaten direneko gertakariak, batez ere, bertan eraikitzen diren pabiloien kopuru handia desmuntatua izaten delako euren jardunaren amaieran. Azoka-eraikinetan bide berriak urratu dituzte hainbat arkitektok, batez ere materialen birziklapen beharra dela eta, gaur egun bolo-bolo dabilena. Testuinguru horretan sortu zuen Shigeru Ban-ek Hanoverreko azokan japoniar pabiloia, osotasunean kartoiez egina. Azoka berean, Peter Zumthor-ek suitzar pabiloirako egurrez gorpuztutako proiektua egikaritu zuen, ondoren berrerabilia izan zena.

Eraikuntza teknika bat berria ez izateak ez du aditzera eman behar baliagarria ez denik. Sormena eta adimena denboraz gaindiko baloreak dira, eta sistemak erabiliak diren guztietan birsortzen dira, diseinatzaile berriak beti egingo baitu bere ekarpena.

Lorenzo Rocha

Anuncios

Una respuesta to “AKITEKTURA IRAGANKORRA”

  1. Oso proposamen interesgarria edozein herri, hiri eta ekitaldirako. Gabon hauetan ikusi ditugu azoka mugikor hainbat eta emaitza praktikoak izanda ere, estetika tradizionala lantzen da. Proposamen hauekin, emaitza interesgarri bat aukeratu daiteke, aldakorra, mugikorra eta hiri-herriari noizean behin itxura berri bat emango diona.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: